ADAM, ELAIA, OIHU eta YUMALAI
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Txankete
Gure atrazkio parkea
Alde Zaharrean dago
azalduko dizuegu
oraintxe gehiago.
Zeledonen antzeko
tirolina dugu
eta 100 bat metroko
luzeera badu.
Tranpolinen parkea
ere badaukagu
etorri jolastera
gogoa baduzu.
Santa Maria katedrala
oso altua da
bota zaitez txirristan
ausartzen bazara.
ARATZ, JUNE, IZEI eta HAIZEA
GAIA: Altxorra
DOINUA: Txankete
Atseden hartzen geunen
hango uhartean
ta mapa batzuk zeuden
botila batean.
Hegazkin pribatu bat
eskatu genuen
altxorraren lekura
joateko behar zen.
Bisitatu genuen
Everest tontorra
tan han goian zegoen
nahi genuen altxorra.
Altxorraren kutxan
dirua zegoen
lagun guztien artean
banatu genuen.
AIUR, JUNE, KEU eta MERVEI
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Txankete
Beldurland deitzen da
gure atrakzioa
ta azalduko dizuegu
guk parke osoa.
Parkearen ondoan
dago ospitala
bihotzekoak jota
joateko berehala.
Beldurrezko etxea
ere badaukagu
eta bertan sustoak
ematen ditugu.
Bufet librea dago
ondo bazkaltzeko
eta lagun artean
bertsoa amaitzeko.
IZAR, HARKAITZ, DAVID eta EKAIN
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Baldarrak
Animatu etortzera
gure atrakzio parkera
eta etorri zaitez
ondo pasatzera.
Gure atrakzio parkea
dago Japonian
eta dago Japonia
erdi-erdian.
Txanokopteroa dago
parketik mugitzeko
eta parke barruan
azkar mugitzeko.
Gure parkean dago
Doraiaki denda
oso ona izango da
bertako merienda.
GAIA, MARYAN, BEÑAT eta JUAN DIEGO
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Txankete
Udapark atrakzioa
ANtartidan dago
zuek animatzea
guk dugu nahiago.
Errusiar mendia da
oso oso luzea
eta honen sarrera
da oso merkea.
Langile eta jabeak
dira pinguinoak
eta saltzen dituzte
izotz kubitoak.
Txokolate beroa
dago postuetan
oso goxoa dago
hauxe dastatzean.
AMADOU, HELENA, MARGARET eta ISRAA
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Baldarrak
Errusiar mendia
oso luzea da
mundu zabalari
eman dio buelta.
Atrakzioa parkea
ez dago gure hirian
horra joan nahi baduzu
joan hegazkinan.
Atrakzio parke hau
ez da batere txikia
atera nahi baduzu
ez ahaztu gida.
Eguna luzea da
behar da bazkaria
dena jaten baduzu
postrea izozkia.