ITOIZ, MARKEL, ENERITZ, JULEN eta UDANE
GAIA: Errezeta
DOINUA: Ama begira zazu
100€ balio
du gure menuak
asko gozatuko du
Gasteizko munduak.
1. platerean
sopa daukagula
ez busti kamiseta
bero dagoela.
Hurrengo platera
txuleta handia
asko jaten baduzu
arazo larria.
Bukatzeko menua
torrijak ditugu
guztatuko zaizkizu
badakigu seguru.
PAU, GARI, XABI eta EKAI
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Txankete
Doraemon park badago
itsasoan galduta
eta helduko gara
txalupa hartuta.
Doraemonen atetik
gu sartu gara
baina gurasoak
han gelditu dira.
Doraemonen sarrerak
bereziak dira
lortu ditzakezue
pare bat guztira.
Jatetxean jateko
dorayakiak daude
asko jan ditugu
beteta bagaude.
ILARGI, ILARGI, ALLUITZ, IZARO eta LIER
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Ama begira zazu
Parkearen izena
Txupipark da
Eslobenian dago
dibertigarria da.
Parkera sartzeko
zuk ordaindu behar
umeek hiru txikle,
nagusiek hamar.
Parkearen erdian
iturri bat dago
eta iturri honetan
txokolatea dago.
Parketik irtetzean
musikal bat dago
dantzatu dezakegu
guztiak gehiago.
ELENE, MARKEL, JUNE, JUNE eta IARA
GAIA: Errezeta
DOINUA: Txankete
Gaur Ramena prestatzen
ikasiko dugu
arratutzak eta pasta
beharko ditugu.
Lehenik ura bota
eta gero pasta
ondoko platerean
prest utzi gazta.
Barazkiak egosi
moztu eta gero
amaieran goxoa
egotea espero.
Frogatu nahi baduzu
hemen dakarkigu
gazta pixka batekin
jateko daukagu.
LUR, DANIELA, ANE, ALAIN eta OIER
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Txankete
Gure atrakzio parkea
Errusian dago
azalduko dizuegu
bertsotan gehiago.
Errusiar mendia
beldurgarria da
ostadarretaraino
iristen bai da.
Jatetxeetan errusiar
entsaladila
probatu nahi baduzu
zatoz honen bila.
Tutuki errusiarra
damatuena dugu
ta hemen gure prakak
bustitzen ditugu.