HUGO, ANDER, AINARA, MEHIYA, eta ENARA
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Baldarrak
Hanburgesalandia
da bere izena
Madagaskarren dago
eta da onena.
Hanburgesalandiak
pribatua bada
bazkideek bakarrik
sartu ahalko dira.
Splasburger atrakzioa
da ospetsuena
Hanburgesa txokeak
bada bigarrena.
Janari bukaezina
daukagu jateko
animatu eta hurbildu
gu ezagutzeko.
IZARO, IRATI, GARAZI, JON eta MARC D.
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Baldarrak
Gure parkea dago
zulo beltz batean
errepide luzea
badago sartzean.
Auto hegalarietan
mugitzen gara
parketik bueltaka
ibilltzeko hara.
Gure parkean dago
urte atrakzioa
ezagutuko duzu
biharko geroa.
Parkeko beheko aldean
igerilekua dago
telebista handi bat
hor bertan badago.
OIHANE, IRATI, UNAI, ARITZ eta IAGO
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Baldarrak
Ibizan badago
laburu parkea
oso handia da
ta gainera merkea.
Laburu parkea da
munduko lekua
25 eurokoa da
sarreraren kostua.
Errusiar mendia
oso azkar doa
hegan joan zaigu
arropa osoa.
Koltxoneta asko daude
egiteko saltu
jauzi egingo duzu
oso oso altu.
DANEL, UNAI, NICOLAS, MALEN eta JUNE
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Baldarrak
Gure atrakzioa
Vaticanon dago,
beldurlandia da eta
luzea da zeharo.
Atrakzio guztietan
beldurra nagusi
probatu nahi baduzu
etorri ta ikusi.
Beldurlandian
20 atrakzio daude,
eta gora heltzeko
bapatean zaude.
Parketik mugitzeko
ohe elastikoetan
ondo pasako dugu
lagunen artean.
IRAIA, IRATI, AMAR, MARC eta ARATZ
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Baldarrak
Gure atrakzio parkea
Plutonen daukagu
errusiar mendi asko
ta izartxoak ditugu.
Espazio ontzian
goaz Plutonera
azkar bidaiatzeko
daukazue aukera.
Errusiar mendietan
Star Wars daudela
pertsonai asko daude
ezpata dutela.
Galaxia Andromeda
hortik ikusten da
eta unibertsoan
ezin hobea da.