NOA, UXUE, BRAIS, LANDER eta GARAZI
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Txankete
Gure atrakzio parkea
Kanarietan dago
ikusiko duzue
ze polita dago(en).
Hegazkinez helduko
zarete oso errez
flipatuko duzue
etorri mesedez.
Errusiar mendira
sumendi albotik
eta beste bat
itsaso barrutik.
Gure zinema ere
simuladorea da
asko dibertitzeko
etorri bertara.
IRATI, LUKAS, AMETS, JUNE, LIHER eta LAIA
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Txankete
Hondartzan ari ginen
gure jolasetan
eta mapa aurkitu
genuen lurrean.
Mapan jartzen zuen
beste galaxiara
joan beharko ginen
altxorra hartzera.
Begi galaxiara
joan ginen orduan
begi asko zeuden
harri txikietan.
Azkenean altxorra
aukitu genuen
espazioko liburu
magiko bat zen.
OIHAN, OIHANE, ADRIAN, AGER eta IZADI
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Txankete
Saturnora joan gara
atrakzio parkera
eta nolakoa den
gatoz azaltzera.
Bere eraztunetan
dago atrakzioa
eta atrakzioa da
Scooby Doo-koa.
Scooby Doo-ren furgonetan
gu joango gara
animatzen bazara
etorri ahal zara.
Parkean bazkaltzeko
bufeta librea
bost euro balio
du oso merkea.
ANE, IRATI, IKER, EUKEN eta GAIZKA
GAIA: Altxorra
DOINUA: Txankete
Errezetak bilatzen
mapa bat aurkitu
ohearen atzean
tunel bat topatu.
Tunelera sartzean
laserrak topatu
eta ezin ditugu
seguru ukitu.
Tunel barruan dago
mapa zatitxo bat
ta maparen azpian
botoitxo gorri bat.
Botoitxoa sakatu
ta laserrak kendu
altxor txiki bat
irabazi dugu.
IRAIA, IBAI, UGAITZ eta IRAIA
GAIA: Altxorra
DOINUA: Baldarrak
Pasiloan jolasten
koadro bat kolpatu
eta bere atzean
mapa bat aurkitu.
Irla galdu batera
eraman gintuen
eta bertan tximino
pila bat zeuden.
Tximinoek lapurtu
ziguten mapa
zaparrada eta gero
berreskuratuta.
Kobazulo batean
zegoen altxorra
eta bere barruan
urrezko danborra.