IZARO, MARTIN, CARLA eta PABLO
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Txankete
Atrakzio parkea
Trotamundo da
Gasteizen hasten da
eta doa Alpeetara.
Gero ilargira doa
leku bitxienera,
eta Machu Pichun
dauka amaiera.
Gero tonbola batzuk
daude Machu Pichun
batzuk argiak dira
besteak oso ilun.
Gero ferri bat hartu
etxera joateko
atlantikoa pasa
eguna amaitzeko.
IRENE, ERIK, AINHIZE, MARTIN eta EÑAUT
GAIA: Altxorra
DOINUA: Ama begira zazu
Aurkitu dugu mapa
gure ikastolan
eta aurkitu dugu
mahaiaren azpian.
Pistak eraman gaitu
atrakzio parkera
eta iritsi gara
bostak Warmerrera.
Pistek esan digute
dagoela sarreran
eta aurkitu dugu
bolaren ondoan.
Altxorraren barruan
zegoen tarta bat
eta bere ondoan
zeuden errezetak.
MAIDER, XABI, UXUE, IZEI eta Irati
GAIA: Errezeta
DOINUA: Baldarrak
Gaur asmatuko dugu
menurik onena
mundu guztiarentzat
gozo dagoena.
Lehengo platerra
makarroiz gainezka
eta jarraitzeko
oilasko paleta.
Eta postrearekin
jarraituko dugu
izozkia gustatzea
espero bai dugu.
Probatu nahi baduzu
prestatu kartera
20€-rengatik
baduzu aukera.
SAMU, ANIA, AYLA, ALEX eta EKAITZ
GAIA:Atrakzio Parkea
DOINUA: Txankete
Gure atrakzio parkeak
koloreak dauzka
oso handia eta
gozokiz beteta.
Gure atrakzio parkea
"Easa" deitzen da
atrakzio asko daude
ta janari mordoa.
Gure atrazkio parkean
ordaindu behar dute,
6€ bakoitzak
oso oso merke.
Animatu zaitezte
gu ezagutzera
lagunekin etorri
ondo pasatzera.
LEO, NAIARA, CATA, AMETS eta BEÑAT
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Txankete
Hawaien dago parkea
goxokiz beteta
animatzen bazara
prestatu maleta.
Atrakzio altuena
Ur-mendia deitzen da
ta miloi bat metro
dauka altuera.
Kolore argietan
daukagu parkea
ta disdiratsua da
gure jatetxea.
Hara joaten bazara
euskaraz da dena
ta ulertzen ez baduzu
ez dago problema.