Azaldu behar dugu
gaur gure klasea
konparatuz honekin
ta gero bestea
gure artean dugu
juergaren gosea
egingo dugu hemen
zerrenda luzea
gure klasean dago
gallinero asko
oihuak eta barrez
beti gaudelako
andereinok esaten
digu ixiltzeko
oilategia dugu
gelaren pareko
gure barreak dira
hienaren antzeko
jantokiko purea
bio eta eko
ez dago ikasgairik
zarata gabeko
karrajutik entzuten
zaigula ederto
hau da gure klasea
gelarik onena
beti dauzkagu ozen
barreak hienena
jantokian badugu
okel goxoena
eta beti daukagu
txisme isilena
gu gauza asko gara
jarrita pentsatzen
txismeak sortzen eta
ostean kontatzen
beti ibiltzen gara
txismeak bilatzen
aurkitu eta gero
berriz ere sortzen