Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

irakasle motak

  • Izenburua: irakasle motak
  • Ikastetxea: Etorkizuna Ikastola HLHI (Abanto-Zierbena)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Asier Alcedo
  • Igoera data: 2019-03-29
  • Publikoa:

GORA BEHERA GURE NOTAK
DESKRIBATUKO DITUGU
IRAKASLE MOTAK

Eskola guztietan
halakoak daude
zigortzen zaituztenak
motiborik gabe

Irakasle zorrotzak
belarri gogorra
hizketan ari zara
buelta ta zigorra

Inork ez du ulertzen
esaten duena
denborarik ez dugu
kopiatzeko dena

Gimnasiako maisua
bera da gurean
Enrollatua hasieran
plasta azkenean

GORA BEHERA GURE NOTAK
DESKRIBATUKO DITUGU
IRAKASLE MOTAK

Burutik jota daude
irakasle batzuk
beraien zoramena
jan behar dugu guk

Honek nahi du guk bera
uztea pakean
jubilatuko baita
datorren astean

Pokemonekin dago
jolasten konsolan
irakasle frikia
dugu ikastolan

informatikakoa
omen da alferra
esaten dute dela
izkutu hackerra.