(Doinua: bizitza kantu bat da)
https://www.youtube.com/watch?v=86hgf25XCYA
Esan nahi dizuegu
gaurkoan hemendik
eskerrik asko orain
bihotz-bihotzetik
umore onez beti
dantzatzeagatik,
euskararen aldeko
jarrerarengatik
ta gure eskolara
etortzeagatik.
Aspaldi geunden zuen
bisitaren gogoz
eskolara ekarri
duzue hainbat poz
zuentzat besarkada,
barre eta bihotz
ilargira ta buelta
geratzen zaigu motz
guk maite zaituztegu
Marimo ta Porrotx!