Maiatza heldu eta
iristen da jaia
Ortuellara heltzen da
festaren garaia
denok dugu irri bat
zabala alaia
ondo pasatzea da
denok dugun nahia
Bikain pasatzen dugu
beti barraketan
matxinsalto pendulo
"la olla"ko bueltan
autotxoke txinbera
eta koltxonetan
doainik izatea
nahi dugu benetan
Paella txapelketan
behar dugu hasi
patata tortilla bat
geratu da gazi
urte osoa dugu
egiten ikasi
hurrengo txapelketa
baietz irabazi
txurrerian txurroak
erosten ditugu
patata frijitutan
saltxitxak dauzkagu
txokolatezko gofre
goxoak helburu
azukre algodoia
irentsiko dugu
Txosnetako musika
ta gero bokata
solomo gazta edo
tortilla patata
nagusiek edari
kontzertu aparta
zortearen ruletak
a ze arrakasta
Ikusi duzue ta
zelako pasada
festa iritsiko da
laster Ortuellara
deskantsatu behar dugu
ikasleak gara
etor zaitez gurekin
aurten jaietara