Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Gure gela

  • Izenburua: Gure gela
  • Ikastetxea: Askartza Isusi HLHI (Abanto-Zierbena)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Idoia Anzorandia
  • Igoera data: 2025-03-11
  • Publikoa:
Audioa

Hamabost ikaskide
gara gela honetan,
gure eskolan piƱa bat
gara gu benetan.

Oso langile gara
(e)ta laguntzen dugu
eta polit dauzkagu
bihotz eta buru.

Gela hau beti dago
txirrina itxaroten
eta matematikan
egiten hasperen.

Atzo patio orduan
Hodeiren ezkontzan,
gu beti elkarrekin
jolasten bizitzan.

Guk inoiz ez dugu nahi
frogarik eskolan,
beti eramaten dugu
lan asko motxilan.

Elkar laguntzen dugu
egiten guztia,
lagun onak gara, hori
da gure oparia.