Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Inauteriak

  • Izenburua: Inauteriak
  • Ikastetxea: San Fidel Ikastola (Gernika-Lumo)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2025-02-27
  • Publikoa:
Audioa

Inauteriak dira
eupelako poza
denok daukagu gure
mozorro aproposa.

Sudur gorriarekin
barre bat atara
nahiz ta umeak izan
pailazo hutsak gara.

Itsasontzian doa
Sparrow pirata
begian partxea ta
eskuan ezpata.

Zaldi gainean doa
gure bakeroa
basamorturantz doa
ta dauka beroa.

Suhiltzaileak datoz
sua itzaltzera
kamioi gorri batean
aldean mangera.

Festa koloretsua
prestatu duguna
gonbidatuta zaude
etorri laguna!