Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Ikasleontzat atsedenik ez!

  • Izenburua: Ikasleontzat atsedenik ez!
  • Ikastetxea: R.M. Azkue Ikastola (Lekeitio)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2025-02-17
  • Publikoa:

Ikasten pasatuko
dut asteburua
ikasi ta ikasi
galtzen dut burua.

Beti egon beharra
liburu artean
afaltzen gaudenean
gu beti bakean.

Ikasleok ez dugu
inoiz atsedenik
beti gaude klasean
bai lanak eginik.

Ez dugu denborarik
lasai egoteko
lan gabe egoten da
askoz ere hobeto.

Lan gutxiago eta
parranda gehiago
guk ere nahi genuke
festa luzeago.

Kea irtengo zaigu
belarrietatik
haserretuta gaude
gu lan horregatik.

Ikastolara gatoz
beti aspertuta
eta urteten gara
oso nekatuta.

Ikastola barruan
hilegiten gara
hil egiten gaituna
azterketak dira.

Nahiago dut oporrak
beste herri baten
ikastolarik gabe
gu hobe egoten.

Ordu bat falta da ia
lanak bukatzeko
eta ez dakit zenbat
uda izateko.

Ikastolan ez dago
jateko goxorik
guk nahiago dugula
entsalada barik.

Jolasordurik gabe
geratuko gara
eta horrexegatik
daukagu ikara.