Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ESKOLA TXIKIEN ABANTAILAK

  • Izenburua: ESKOLA TXIKIEN ABANTAILAK
  • Ikastetxea: Mundaka HLHI (Mundaka)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2025-02-13
  • Publikoa:
Audioa

Eskolako umeak
lagun gara danak
beraz, hobeak dira
gure harremanak.

Talara joaten gara
patio orduan gu
aitxitxe ta amuma
ikusten ditugu.

Maisu ta andereƱoekin
dugu konfidantza
askotan behar dugu
beraien laguntza.

Gure herri txikian
egoten gara gu
herriko ekintzetan
parte hartzen dugu.

Eskola txikiekin
harremantzen gara
elkarrekin egiten
dugu guk euskara.

Naturarekin dugu
Mundakan lotura
gelatik usaintzen da
itsasoko ura.