Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

FENOMENO METEOROLOGIKOAK

  • Izenburua: FENOMENO METEOROLOGIKOAK
  • Ikastetxea: Lemoiz HLHI
  • Ikasgela: LH5 eta 6
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2025-01-31
  • Publikoa:
Audioa

Atera naiz etxetik
ta hasi da euria,
galapatan joan naiz
hartzera aterkia.

Kaleetan ikusten da
mara-mara elurra,
leihotik begiratuz
zuri-zuri lurra.

Goizean atera da
gure eguzkia,
gogor-gogor heltzen da
beraren argia.

Lagunekin jolasten
hasi zen haizea,
indarrarekin bota
du gure etxea.

Kalean nengoela
heldu zen ekaitza,
zerura begiratuz
hodeia beltz-beltza.

Leihotik ikusi dut
bertan ostadarra,
baina gero joaten
izan da azkarra.

Gure Euskal Herrian
zein zorte handia,
egunero desberdin
da eguraldia.