Zazpi arrautza lau patata handi
kipula eta olioa
pixka bat gatza gero gehitzeko
aterako da goxoa
Patatak garbitu eta ondoren
zuritu ondo labanaz
zatitu xafla edo dadotan
ta frijitu olioaz
Patata bota arrautzetara
gatza pittin bat dago hemen
eta probatu egin behar dugu
ea goxoa dagoen
Lehenengo arrautzak puskatu eta
ontzian hainbat buelta eman
kontuz salmonellarekin ere
egoten da azalean
Gauza pilo bat bota daiteke
adibidez pikantea
probatu al duzue zuek noizbait
tortilan txokolatea
Tortila ondo egin eta gero
platerakin eman buelta
kontu handiz teknika ondo egin
erori daiteke eta
Tortila platerera atera
ondoren labana hartu
lau zati berdinak egin eta
tortila hontaz gozatu