Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

KRIBILANIMALS

  • Izenburua: KRIBILANIMALS
  • Ikastetxea: Lantziego Ikastola (Lantziego)
  • Ikasgela: LH 5 eta 6
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-03-20
  • Publikoa:
Audioa

Animaliak daude
begitan diztira
kribilanimalsekin
lanean ari gara
gaizki sentitzen gara
beraiei begira
tratu txarrak aparte
utzi behar dira

Politak dira eta
tratu txarrak pena
pertsonek lagun onak
txakurra onena
kribilanimals beti
da indartsuena
talde hau laguntzea
da egin behar dena

Animali batzuek
negarrez begiak
pertsona batzuk dira
ta gaiztoegiak
laguntza behar duten
txakur bereziak
ondo zaindu ditzagun
gure animaliak