Trapaga Santurtzi Portu eta
Abanto arteko muga
Ortuella herrian bizi gara
guztiok oso gustura
Futbol zelaia eta parkea
jolasteko hainbat aukera
kirola igerilekuetan
ta gero denok etxera.
Meategira joaten ziren
ateratzeko harria
aintzinera begiratu eta
zen meatzari herria
Trapaga Santurtzi Portu eta
Abanto arteko muga
Ortuella herrian bizi gara
guztiok oso gustura
Otxartagako plazan badago
koloretako parkea
futbolerako zelaian dago
denbora luzez umea
Ziripoteko gozoki denda
benetan dela merkea
gozoki asko saltzen dira ta
palomita paketea
Trapaga Santurtzi Portu eta
Abanto arteko muga
Ortuella herrian bizi gara
guztiok oso gustura
Hainbat hizkuntza daude herrian
gure lurraren azala
Ortuellan euskara hortik dago
euskal herrian bezala
Gure institutuko patioa
benetan zabala dela
handia liburutegia ta
ondoko plastika gela.
Trapaga Santurtzi Portu eta
Abanto arteko muga
Ortuella herrian bizi gara
guztiok oso gustura