Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

PATATA TORTILA

  • Izenburua: PATATA TORTILA
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2025-01-09
  • Publikoa:

Arraultzak, patatak ta olioa
ez ahaztu botatzea gatza
Tortila polit bat egiteko
sukaldean jarri martxa

Patatak zuritu behar dira
eta laukitxotan moztu
14 minutuz bero bero
gero itzaltzea ez ahaztu

5 edo 6 arraultza hartuta
erraza da apurtzea
ez bota azalik arraultzera
ta ez ahaztu irabiatzea

Arrautza patatarekin nahastu
entsaladera batean
zartagian sartu baino lehen
begiradatxo bat eman

Egindakoa zartaginean
bota ezazu lehenengo
Minutu batzuk pasa ta itxoin
buelta emateko gero

Tortila plater batean jarri
garbi dagoela ziurtatu
gero 17 zatitxo egin
eta lagunei banatu