(doinua: markosek egin eban)
Oraintxe helduko da
urte bukaera
txokolate beroa
ta mahatsa jatera
lagun ta familia
guztiok batera
oporrak ta gabonak
ondo pasatzera!
Guztiontzako daude
erregalo onak
familiaz batera
barre eta bromak
beti bezala ondo
pasatu gabonak
urte barrion danoi
eta zorionak!