Denok babesten duguna (bis)
Euskal Herri euskalduna
Abenduaren hiruan
da euskararen eguna.
Denok babesten duguna
da euskararen eguna.
Gure hizkuntzari bultza(bis)
mugituz gure gorputza
Berba egin behar dugu
euskara gure hizkuntza.
Gure hizkuntzari bultza
euskara gure hizkuntza.
Egun garrantzitsua da(bis)
defendatzeko euskara
gure hizkuntzaren alde
egiten da tanborrada.
Egun garrantzitsua da
egiten da tanborrada.
Pozaren pozez gabiltza(bis)
gozatzen gure bizitza
herritar denei euskaraz
egin lehenengo hitza.
Pozaren pozez gabiltza
egin lehenengo hitza.
Asko erabili behar(bis)
bizitza guztian zehar
Euskal Herri euskalduna
izateko gaur ta bihar.
Asko erabili behar
izateko gaur ta bihar.
Euskal Herrian seguru(bis)
euskara dugu helburu
asko maitatzen dugunez
euskaraz bizi nahi dugu.
Euskal Herrian seguru
euskaraz bizi nahi dugu.