Mari ikusi dugu
mendian kantari
Ioar menditik behera
dabil hegalari
koban baldin bazaude
egon zaitez adi
kobazuloetan dabil
Ambotoko Mari
Gure Tartalok dauka
aurpegi zatarra
jendeari jotzeko
badauka indarra
altua eta potolo
handi ta baldarra
kopetaren erdian
du begi bakarra
Laminak kantuekin
ahate hankekin
beti dago orrazten
orraziarekin
sorginduko digute
haien kantuekin
hilko zaituzte eta
kontuz beraiekin
Akerbeltz du izena
bizi da mendian
adar oker okerrak
ditu bekokian
lehen dantzatzen zuten
akelarre erdian
gero ematen zioten
muxu ipurdian
Gure galtzagorriak
ez dira inurriak
txiki txikiak eta
dibertigarriak
jatorrak dira baina
oso bihurriak
buruan kapela bat
ta galtza gorriak
Beraiek bizi dira
basoren batean
basajaunak etortzen
dira bat-batean
hoberena basajaun
uztea bakean
eta izkutatuko da
zuhaitzen artean