BADABADUN DOINUA
Abenduaren hirua
da euskararen eguna
guk hemen ospatzen dugu
baina ez da ezaguna
Askotan aipatzen dugu
zein ederra den euskara
baina batzutan lagunak
gazteleraz hasten gara
Eskolan edo kalean
ez baita gauza berdina
baina nik hitzegiten dut
egiten dut ahalegina
Baina batzutan zaila da
euskaraz hitz egitea
hizkuntza oso zaharra da
ez utzi ene galtzea
Euskaraz egingo banu
beti lehenbiziko hitza
hobeto izango zela
seguru nire bizitza
Pozik entzungo genuke
euskaraz pixkat gehiago
gure herrian oraindik
gaztelania asko dago