Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARA EGUNA

  • Izenburua: EUSKARA EGUNA
  • Ikastetxea: Elortza HLHI (Urduliz)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6a eta 6b
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2024-11-28
  • Publikoa:
Audioa

Aurten ere heldu da
euskara eguna
denok pozez beteta
hartuko duguna.

Animatu guztiok
euskaraz bizitzen
dantzatzen, lan egiten
eta disfrutatzen.

Euskaldun izateko
euskaraz hitz egin
etxean ta kalean
berdin lagunekin.

Abenduak hiruan
euskaraz berbetan
orain jarrai dezagun
egun guztietan.