Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARAREN EGUNA

  • Izenburua: EUSKARAREN EGUNA
  • Ikastetxea: Otxartaga HLHI (Ortuella)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Azpeitiko neskatxak
  • Irakaslea: Asier Alcedo
  • Igoera data: 2024-11-28
  • Publikoa:
Audioa

FURRA FURRA FARRA FARRA
EUSKALDUNOK MINGAINETAN
DAUKAGU EUSKARA

EUSKARA ENTZUN DADIN
ERA HAIN GOXOAN
KALEAN EGON BEHAR DA
EUSKAL HERRI OSOAN

ZAMORA EXTREMADURA
BURGOS TA GALIZA
SUSTRAIAK AHAZTU GABE
EUSKARAZ GABILTZA

FURRA FURRA FARRA FARRA
EUSKALDUNOK MINGAINETAN
DAUKAGU EUSKARA

ORTUELLATIK EUSKARAZ
NAHI ETA EZINA
BALORATU DADILA
GURE AHALEGINA

BIZKAIKO LEKU ASKOTAN
EUSKARAZ HAIN ALAI
TA APURKA APURKA
GUREAN ERE BAI

FURRA FURRA FARRA FARRA
EUSKALDUNOK MINGAINETAN
DAUKAGU EUSKARA

PLAZARA ETORRI GARA
BERTSOAK BOTATZEN
ETA GURE ESKOLAN
EUSKARA ZABALTZEN

BERMEO TA ORTUELLA
EZ DIRA BERDINAK
BIKOITZA BALIO DU
GURE AHALEGINAK

FURRA FURRA FARRA FARRA
EUSKALDUNOK MINGAINETAN
DAUKAGU EUSKARA