Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Zazpi egunak 2.0

  • Izenburua: Zazpi egunak 2.0
  • Ikastetxea: Berriatua HLHI (Berriatua)
  • Ikasgela: LH 3. zikloa
  • Egilea: -
  • Doinua: Igaran egun batez
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2024-11-12
  • Publikoa:

Astelehenez frontoira
gabiltza begira
egiten dugularik
zestako partida
horma biko, eskuma,
moztu eta bira
pilota bera ere
euskaraz ari da.

Musikarekin dugu
martitzenez zita
han hasten gara
do re mi fa sol la si-ka
trikitrixa, piano
denontzat polita
euskaraz sortzen dugu
nahi dugun musika

Eguaztenez gu goaz
kopla eskolara
ta inprobisatzea
beti onena da
errima, oina, hitza
doinua, silaba
zein ezberdinak diren
euskaraz ez bada.

Eguenak eskulan
politentzat gorde
forma, guraize, zelo,
paper, bustin, ore,
urdin, gorri, berde, gris
hori, marroi, more
euskarak ditu mila
forma ta kolore.

Dantzan elkartzen gara
barikuarekin
Fandango, zazpi jauzi
eta arin arin,
orpo, punta ta jauzi
pausu guztiak fin.
mingainak esaten du
dantza nola egin.

Zapatuak tartea
du futbolerako.
Hartu, pasatu, jaurti,
gogor eta salto.
Nahiz eta egin falta
ta penalti asko
euskara ez da inoiz
egon jokoz kanpo.

Domeketan gure zain
herriko zinema.
palomita, edari,
umorea, pena...
Telebista, jolasa,
ipuina, poema...
Berriz indarrez etor
dadin astelehena!