Lakuntzara etortzen
baldin bazarete
tripota ta kroketaz
zuen tripa bete
Gure herriko plazan
badago pikota
oso zaharra badago
baino ez zaigu inporta
Beheko basoa da
hortik dagoena
gure inguruan dagon
baso politena
Ikusten duzunean
Arakil ibaia
irudituko zaizu
kuadroko paisaia
Aralarko San Migel
nahi baduzu igo
gustatuko zaizu ta
gero joan berriro
Nahi baduzu ikusi
Beriain mendia
Joan eta ikusteko
zabaldu begia
Lakuntzako Pertzara
bagoaz urtero
San Migelera igo
ta jatera gero