Etxarri Aranatz da
munduko onena
Arbizu ta Bakaiku
artean dagoena
Xapateron bai daude
kroketa goxuenak
gosea duzunean
hartu handienak
Txipiroyek, txindiyek
eta txuletonak
Aritzalkon badaude
baita makarronak
Beheko basoan dago
haritzen bidea
onddoak topatzeko
leku ezin hobea
Herriko plazan dago
estalpe handia
jolasteko badago
leku egokia
Udan gu joaten gara
igerilekura
eta epela dago
beti gure ura
San Adrianen egiten
da erromeria
eta denek ematen
dugu janaria
Maiatza ta Beriain
mendiak ditugu
horiek igotzeko
izan behar seguru
Inauteri garaian
ditugu txatarrak
makilaren aurretik
izan behar azkarrak