Ez dago azterketarik
mateko orduan,
kontuz zombiak daude
eskola barruan.
Ondo pasatzen dugu
Urkitzan benetan,
jendea hilda dago
ez sartu geletan.
Irakasleak ez dira
etorri agian?
Hemen mamuak daude
pasillo erdian.
Osteguna da baina
asteburu usaina,
bazkaritarako PUAG!
Sapoen mingaina!
Uxala eukitzea
gela ordu bakarrez,
patioa sutan dago
sorgin akelarrez.
Heldu da Arimen Gaua
gure gogokoa,
ahal duenak salbatu
bere ondokoa!