Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

7 antxumeak

  • Izenburua: 7 antxumeak
  • Ikastetxea: Bastida Ikastola (Bastida)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-04-16
  • Publikoa:

Antxumeak etxean
zelako zortea
ama erosketan dago
janariz betea
Kontuz otsoarekin
zuek ez jatea
ez ireki inori
etxeko atea

otsoa dator eta
beldurra itzela
hanka txuria ez zela
ikusi zutela
Joan zaitez hemendik
ipurdi ustela
eta ez zuten sinistu
haien ama zela

Gero otsoa joan zen
irina erostera
oina irinarekin
disimulatzera
eta esan zioten
"zu joan pikutara
zure ahots grabea
otsoarena da"

Arraultzak jan ondoren
ibiltzen joan zen
ta etxera ailegatzean
atea jo zuen
antxumeak joan ziren
"ama dago hemen"
ahotsa entzutean
ireki zioten

Ta otsoa sartu zen
barrez bapatean
antxumeak gordeta
altzari artean
denak sartu zituen
tripa barrenean
ta txikia gorde zen
erloju batean

amarengana joan zen
txikiena zuzen
otsoa errekara
siesta botatzen
guraizeekin tripa
zabaldu zioten
amak harriak sartu
ta errekan ito zen