Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

korrika 23

  • Izenburua: korrika 23
  • Ikastetxea: Aintzinako Andra Mari ikastetxea (Urduña)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2024-06-18
  • Publikoa:

Korrika hasiko da
Irun-go herrian
Hamar egun pasata
Bukatu Baiona-n

Mundo guztia doa
Korrika ikustera
Eta ondo pasatu
Guztiok batera

Korrika hasi da ta
Guztiok korrika
Gure etxetik goaz
Petoa jantzita

Lehenengo persona
Lekukoarekin
Eta beste guztiak
Poz handiarekin

Korrika egin eta
Euskaraz hitz egin
Kilometroa erosi
Gure lagunekin

Martxoak hamalauan
Korrika hasten da
Guztiok oso pozik
Kalera irtetzera

Korrika hasi da ta
Martxoak hamalau
Hamar egun badira
Oso polita hau

Petoak jantzi eta
Korrika egitera
Eta jende guztia
Doa ospatzera

Korrika hasi denez
Guztiok kalera
Euskara bultzatzeko
Guztiok Aurrera

Harro herri daukagu
Aurtengo leloa
Eta jantziko dugu
Poz-pozik petoa