Gure azken urtea
Mendiko-n ikasten
Iraila iritsita
Gaude Zaraobe-n
Urte hauetan zeha
Oso guai pasatzen
Gure lagun denekin
Patioan jolasten
Agur esaten dugu
Eskola honetan
Gu bagoaz hemendik
Hurrengo kurtsoan
Bisita egingo dugu
Ahal dugunetan
Mendiko gure eskola
Maitatu benetan
Bi urtetik hasita
Seigarren mailara
Mailaz maila igota
Gu talde bat gara
Agurra esateko
Gure ordua da
Mendiko guretzako
Beti onena zara
Institutora goaz
Hurrengo kurtsoan
Ondo pasatu dugu
Mendiko eskolan
Agur esaten dugu
Azken egunean
Hemen pasatu dugu
Guztiok primeran
Eskerrik asko denoi
Bagoaz hemendik
Beste leku batera
Ez dago dudarik
Zuekin egon gara
Oso oso pozik
Irakasle maiteok
Ez egin negarrik