Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

gure klasea

  • Izenburua: gure klasea
  • Ikastetxea: Mendiko Eskola (Amurrio)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2024-06-18
  • Publikoa:

Bostgarren mailakoak
Mendiko-n onenak
Batzuk bihurri eta
Besteak txintxoak
Beti gaude ikasten
Beti azterketak
Elkarrekin jolasten
Neska ta mutilak

Gu 5A gela gara
Gure lagunekin
Beti borrokak daude
Klasekideekin
Oso bihurri gara
Irakasleekin
Eta haiek ez dute
Pazientzia gurekin

Amurrion bizi gara
Bai Euskal Herrian
Arabakoak gara
Mendiko eskolan
Jolastoki ordu
Gaude jolasean
Korrika joaten gara
Txirrina jotzean

Gure klasean beti
Gaude hitz egiten
Lan asko egin gabe
Ez gara aspertzen
Elkarrekin kantatu
Salto ta dantzatzen
Bostgarren mailakoak
Hoberenak hemen

Amurriokoak gara
Mendiko-n ikasten
Marrazkiak egiten
Ez gara aspertzen
Patioan hobeto
Gu beti jolasten
Etxekolan gehiegi
Ez zaigu gustatzen