Euskal Herriko politena da
Laudion daukagu guztia
kalera atera eta mendira
hau bai da giro lasaia
laudion daukagu futbol taldea
beti gaude irabazten
zelaira irten ta gol bat sartu
beti taldean ikasten
Laudio herria Araban dago
Ta ere aiaraldean
Latiorro eskolan ikasten dugu
Gehienetan jolasean
Aldai plaza beti hoberena
Lagun denak futbolean
Altu guztiak saskibaloian
Eta txikiak parkean
Gure parkeak oso politak
Leku guztietan daude
Betiko plazan beti jolasten
Lagunekin ondo gaude
Polikiroldegia daukagu
Kirol guztiak egiten
Saskibaloia ezagunena
Lagunekin disfrutatzen
Gure herriko leku onenak
San Martin dauka izena
Baloia kontrolatzen baduzu
Izango zara onena