Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

eskola egunak

  • Izenburua: eskola egunak
  • Ikastetxea: Latiorro Ikastetxea (Laudio)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2024-06-18
  • Publikoa:

Hemen latiorro eskolan
Bertsoak kantatzen
Hau bukatu ondoren
Gimnasian aritzen
Janaririk onena
Jantokian jaten
Bost-ak iritsi eta
Etxera ibiltzen

Gure herri polita
Latiorro eskolan
Gure bertso polita
Egin dugu gelan
Euskararen eguna
Da Euskal herrian
Beti ospatzen dugu
Guztiok kantuan

Gu hemen gaude gelan
Den dena ikasten
Jolastokira goaz
Guztiok jolasten
Euskarako orduan
Euskaraz mintzatzen
Ta gero aspertuta
Marrazkiak egiten

Latiorro-ko eskolan
Poz-pozik ikasten
Proiektu eta lanak
Bagaude ikusten
Patioko jolasetan
Gu gaude jolasten
Eskolaren barruan
Euskaraz mintzatzen