Bostgarren mailan gaude
Bertsoak egiten
Klaseak eta gero
Etxera joaten
Ta goizean berriro
Eskolara itzultzen
Musikako klasean
Pixka bat lokartzen
Eskolan ondo gaude
Guztia gainditzen
Lagunekin bagaude
Ez gara aspertzen
Ordu erdi patioan
Armiarma jolasten
Harrapatu ezkero
Ez zara mugitzen
Musikako klasean
Apur bat aspertzen
Eta irakaslea
Negatibo jartzen
Orri berdea eraman
Ez dugu sinatzen
Eta patio jolasak
Egunero jartzen
Zelan doa eskola
Klaseetan jolasten
Eta irakaslea
Klasea ematen
Ez dugu kasu egiten
Ta ez dugu ulertzen
Eta orri berdea
Etxera eramaten
Laudiokoak gu gara
Euskal Herrikoak
Oso makarrak gara
Ikusten bideoak
Ariketak egiten
Gu gara azkarrak
Eta matematikan
Gu gara trebeak