Ostegunean bertso
klase hoberena
bihar ostirala da
asteko azkena
gero asteburua
eta astelehena
eta latiorro eskolan
talde jatorrena
Hemen gaude ikasten
ta ondo pasatzen
baina etxekolanak
gehiegi bidaltzen
eta gero etxean
lurrera bidaltzen
hurrengo egunean
klasean apurtzen
Latiorroko eskolan
klaseak ematen
eta gure klasean
beti barre egiten
jolastokian gaude
futbolan jolasten
inguruko klasean
pixka bat aspertzen
Hamar urte ditugu
latiorron ikasten
eta gure lagunak
poz pozik egoten
eta bidelagunak
tontoarena egiten
jantokian ez gara
hain ondo portatzen
Latiorroko eskolan
gu gaude ikasten
ta gure lagunekin
primeran pasatzen
bertso klasean gaude
bertsoak kantatzen
gure maisuarekin
primeran abesten
Gu `5D1’ klasean
hemen lan egiten
guztiak ondo gaude
barreak botatzen
gu ez gara tuntunak
jakintsuak hemen
ez gara bihurriak
lagunak izaten