Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

gu

  • Izenburua: gu
  • Ikastetxea: Amaurre Ikastetxea (Amurrio)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2024-06-18
  • Publikoa:

Hamabi urte ditugu
L.H. amaitzen
Ta oso pozik gaude
D.B.H.-ra joaten
Urte honetan beti
D.B.H.-n pentsatzen
Denbora gutxi pasa
Ta mailaz igotzen

Oso azkarrak gara
Guztiok klasean
Beti atxilotuta
Guztiak eskolan
Ondo pasatzen dugu
Jolasten patioan
Eta aspertzen gara
Matematiketan

Ez gara oso txintxoak
Gu beti bromekin
Bronka izaten dugu
Irakaslearekin
Batzuk negarrez daude
Haserre horrekin
Pasatzen da guztia
Berriro elkarrekin

Seigarren mailakoak
25 ume
Amurrion bizi gara
Oso pozik gaude
Beti txantxetan gaude
Ta majuak ere
Ez dugu ezer ikasten
Ezer egin gabe

Amurrion bizi gara
Amaurre-n ikasten
Oso leloak gara
Ez dugu pentsatzen
Jantokiko janaria
Ez zaigu gustatzen
Eta beti bezala
Gaude oihukatzen