Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

gure klasea

  • Izenburua: gure klasea
  • Ikastetxea: Mendiko Eskola (Amurrio)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2024-06-18
  • Publikoa:

Mendiko eskolako
Ikasleak gara
Eskolatik atera
Ta goaz plazara

Matematika euskara
Ta gaztelania
Gu oso onak gara
Hori da egia

Guri gustatzen zaigu
Gimnasia egitea
Baina gorroto dugu
Asko ikastea

Guri ez zaigu gustatzen
Txirrina jotzea
Eta nahiago dugu
Gehio jolastea

Amurriokoak gara
Munduko onenak
Nota onak atera
Gu gara azkarrak

Eskolatik atera
Ta goaz plazara
Lagunekin batera
Ondo pasatzera

Kaixo gu 5B gara
Oso langileak
Gutxi gustatzen zaigu
Etxerako lanak

Jolastoki orduan
Futbola daukagu
Beste gelaren kontra
Irabazten dugu