Gu laudion bizi gara
Pozik eta alai
Hamar urte ditugu
Hamaika ere bai
Matematika gutxi
Guretzat ez da guai
‘penko’ ateratzea
Hori ez dugu nahi
Gu ‘5B’ gela gara
Hoberenak hemen
Kantatzen eta amesten
Primeran egoten
Bazkalordua helduta
Jantokian jaten
Gure klasean beti
Gaude barre egiten
Hemen gaude lagunak
Klasean aspertzen
Ordubatetarako
zenbat geratzen den
mate eta inguru
bagaude ikasten
klasea bukatuta
kontrolak ematen
ikastolan gaude ta
bertsoak asmatzen
hori egin ta gero
bertsoa ikasten
orain etorri dira
lagunak laguntzen
gu laguntzeko asmoz
bertsoa bukatzen
gure ikastolan beti
gabiltza jolasten
tontoarena egiten
ez gara gelditzen
bazkaldu eta gero
ez gara nekatzen
ateratzeko ordua
ea noiz heltzen den