Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Agur Zabaleko

  • Izenburua: Agur Zabaleko
  • Ikastetxea: Zabaleko Ikastetxea (Amurrio)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2024-06-18
  • Publikoa:

Gure azken eguna
Eskola honetan
Primeran egon gara
Urte guztietan
Beti egongo zarete
Gure bihotzetan
Sonia eta Eneko
Mila esker benetan

Seigarren mailakoak
Agurra egiten
Zabaleko eskola
Uzteko prestatzen
Zaila izango da ta
Bizitza berritzen
Azkenengoz mila esker
Guztiei esaten

Agur gure eskola
Txikitatik hemen
Lagunekin batera
Klasean egoten
Zabalekotik goaz
Bertso hau kantatzen
Eskerrik asko eta
Muxu bat bidaltzen

Eskolatik bagoaz
Kurtsoa amaitzean
D.B.H-ra goaz
Hurrengo urtean
Pena ematen digu
Azken egunean
Zabaleko eskola
Gure bihotzean