Maiatzaren hiru-an
Jaia hasten da bai
Buruhandiak daude
Pasatzen dugu guai
Barraketara joan
Zazpi txurro jan nahi
Urduñako guztiak
Beti oso alai
Otxomaiotan beti
Botila jolasten
Tapoia galdu eta
Atzetik joaten
Ondo pasatzen eta
Denak pozik hemen
Baina amaitu dira
Bihotza erretzen
Plazan jolasten dugu
Gure lagunekin
Ondo pasatzen dugu
Pilota batekin
Txosnan bokata bat jan
Koadrillakoekin
Berandu etxeratu
Logurearekin
Otxomaioak dira
Pozik eta alai
Barraketara goaz
Dantzatzera ere bai
Umearen eguna
Egiten dugu jai
Bihotza kalejiran
Hori bai dela guai