Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

gure herria

  • Izenburua: gure herria
  • Ikastetxea: Arteko Gure Ama Ikastetxea (Artziniega)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: -
  • Doinua: Aita-semeak tabernan daude I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2024-06-18
  • Publikoa:

Erdi aroko merkatua dugu
Jendea kalean erosten
Batzuk gauzak erosten dituzte
Eta umeak jolasten

Artziniegan sartu eta plazan
Daude umeak jolasten
Tabernetan ikusiko duzu
Guraso pilo edaten

Arteko gure ama handia
Eta jendea alaia
Festetan gaude denok dantzatzen
Guztiak egiten jaia

Artziniega da leku polita
Eta pixka bat txikia
Eskolaren ondoan daukagu
Futbol zelaia handia

Artziniegan dago eskola
Arteko Gure Ama bai
Eta hor bertan zazpi taberna
Beti egiten dugu jai

Oporretan igerilekura
Hor bertan bainaten gara
Parkean lagunekin jolasten
Gero poz-pozik plazara

Gure presa politena da bai
Ta gure festak onenak
Gure herria horrela da ta
Biztanleak jatorrenak

Gure eskola dibertigarria
Baina hori gezurra da
Astakeriak egiten ditugu
Oso bihurriak gara

Gure herria Artziniega da
Gu jende jatorra gara
Gure eskola handia da ta
Arteko Gure Ama da

Hemengo urbanizazioak
Handiak eta txikiak
Eguzkimendi ta Zabalgoitia
Beti dibertigarriak