Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Adurtza Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-13
  • Publikoa:

Tik-Tokerrak:

Ni ta nire lagunak
gara Tik-Tokerrak
Eta egiten ditugu
bideo ederrak

Guk esaten duguna
dela umorezkoa
Sartzen zarenean hartu
duzu zuk sustoa

Dantzak eta abestiak
ez ditugu egiten
Baina tontakeriak
beti gaude esaten

Bi mila jarraitzaile
nahi ditugu eduki
Baina gure kanalean
ez gaude ederki

Etxean grabatu nuen
Tengue bideoa
Iruditu zitzaidan
zela lehenengoa

Like asko izan zituen
Tengue-tengue dantzak
Berriro egiteko
nik gogoa daukat

Baita ere egin dugu
bokata tortila
Ortura joan dira
patataren bila

Gure errezeta oso
gozoa badago
Nire amak esango dit
dago oso arraro

Herri hutsa:

Gasteiztik oso gertu
dagoen herrira
Joango gara guztiok
hantxe bizitzera

Faltan botatzen dugu
beti konpainia
Herri honetan ez dabil
wifia guztia

Faltan botatzen dugu
guk gure parkea
Horregaitik eraiki
dugu guk gurea

Hau izan da kristona
bai esperientzia
Baina nahiago dugu
Gasteizko hiria