Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Adurtza Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-17
  • Publikoa:

Aurkikuntza:

Hemen nago eskolan
emaitzak bilatzen
Ea aurkitzen dudan
egokia topatzen

Emaitzak azkenean
topatu nituen
Nire etxeko sofan
botata bazeuden

Azkenean txuleta
egin beharra neukan
Baina irakasleari
ezin diot esan

Baina azkenean niri
denek harrapatu
AndereƱoari esan
mesedez barkatu

Ikerlariak gara
hiri bat bilatzen
Baina ez dugu inoiz
hiria aurkitzen

Azkenean aurkitu
dugu Azpeitian
Zuhaitz handi bat dauka
Azpeiti erdian

Nire laguna asko
botako dut faltan
Baina gutun batean
etortzeko esan

Herri hutsa:

Bizkaiko herri batera
banoa korrika
Aurkitu dudana da
herri oso polita

Herrira heldu ondoren
zelako nekea
Etxera heldu ondoren
baneukan gosea

Gosaldu eta gero
baneukan indarra
Tona bat altsatzeko
naiz oso azkarra

Hemen dago Azpeitia
gure herri hutsa
Etxea egiteko
behar dugu laguntza

Etxea eraman dugu
plazaren erdira
Eta hor jende asko
zegoen begira

Faltan ditugu beti
ama eta aita
Horixe izango zen
bisita aparta

Ailegatu ginenean
gu herri hutsera
Iruditu zitzaigun
Lapurdi antzera

Ikusi nuenean
ai ze desastrea
Zabor asko lurretik
dena ikustea

Pentsatu genuenean
dena garbitzea
Ateratzen zitzaigun
arratoi berdea

Agurtu genuenean
joan nintzen herritik
Dena garbi zegoen
gure lanagatik

Tik-Tokerrak:

Tik-Token futbolean
jolasten gabiltza
Erronka egitea
da gure bizitza

Darienek sartu du
kristona txilena
Iratik eskuadratik
sartu du onena

Ta ondoren Rubenek
Darieni eman
Paserik ederrena
ezkerreko bandan

Gure erronkak dira
Tik-Token onenak
Futbolean jolasten
gaude ikasle denak

Gure bideoetan
bi milioi like dugu
Eta rekor mundiala
hauxe da seguru

Denok lortuko dugu
diru gehiengoa
Eta famatu asko
gurekin badoa