Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Toki Eder Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-17
  • Publikoa:

Tik-Tokerrak:

Ikusi nituenean
lagunen Tik-Tokak
Iruditu zitzaidan
dibertigarriak

Gure bideoak dira
denbora pasatzen
Baina jende askori
ez zaio gustatzen

Egin genuenean
lehenengo Tik-Toka
Gure lagun guztiei
bidali erronka

Ikusi nuenean
lehenengo Tik-Toka
Gure kontrarioei
bota nien bronka

Ikusi nuenean
Tik-Tok bideoa
Iruditu zitzaidan
kaka zahar beroa

Igo egin nuenean
bideo ederra
Hasi egin genuen
komentario gerra

Ikusi nuenean
Tik-Token herria
Iruditu zitzaidan
herri huts handia

Ni joan nintzenean
herri horretara
Nabaritu nuela
gorputzean zirrara

Noski oso zaila zela
bai hor bizitzea
Ez nuelako lortzen
ezer egitea

Azkenean lortu nuen
bizitza normala
ta beti esaten dut
aupa Erreala

Gure bideoetan
likeak nahi ditugu
Horretarako lana
egin behar dugu

Beti erronkekin plazan
Tik-Tok apparekin
Ondoren jolasteko
gure lagunekin

Tik-Token ikusi dut
tontakeri asko
Denbora asko galtzeko
app bat badelako

Herri hutsa:

Ikusi nuenean
nik zure herria
Iruditu zitzaidan
ez zela berria

Herri hau kokatuta
daukagu Bizkaian
Eta bihar ondoko
herrira bidaian

Herri honetan askoz
nahiago genuke
Hotel handi handi bat
egiten badute