Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Elexalde Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-14
  • Publikoa:

Herri hutsa:

Herri hau kokatzen da
Gasteizen ondoan
Eta eraikin handiak
dauzka bere aurrean

Eraikin horietan
ez da inor bizi
Horregatik herria
dago oso bitxi

Guk herrian ez dugu
jendea ikusi
Horregatik herrian
dago gauza gutxi

Gure herria dago
Gasteiztik urruti
Ez da oso polita
banku eta guzti

Oso garestiak dira
herriko hotelak
Ez dira oso onak
bertako logelak

Gure herrian eraiki
nahi dugu eskola
Txikia izateak
ez digu axola

Gure herria dago
Brasilen ondoan
Motorrean joaten gara
beti oporretan

Eraiki nahi ditugu
etxeak berriak
Eta izango dira
etxeak handiak

Herrira joan gara
gure lagunekin
Eta iritsi gara
hegazkinarekin

Tik-Tokerrak:

Ikusi nuenean
nik zure Tik-Toka
Iruditu zitzaidan
youtubeko mota

Aurkitu nuenean
nik zure mobila
Gogoa eman zidan
ikusteko pila

Bilatu nuenean
nik zure kanala
Badakit suskriptore
gutxitxo dauzkala