Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Barrutia Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-14
  • Publikoa:

Herri hutsa:

TrebiƱun herri huts bat
aurkitu genuen
Lagunekin bidaia
bat egin ondoren

Karabana batean
joan ginen bidaian
Atea ireki eta
erori ibaian

Ondoren bertakoak
laguntzera etorri
Herri hutsa beteta
eguzkia jarri

Bero handia egin
izozkia hartu
Inbidiaz beteta
umeak lapurtu

Tik-Tokerrak:

Kiroleko bideoa
editatzen dugu
Futboleko bideoak
egiten ditugu

Eskubaloia ere
egiten genuen
Eta saskibaloia
badator ondoren

Boleiko bideoak
gustatzen zaizkigu
Gainera oso ondo
guk pasatzen dugu

Rugbyko bideoak
agertzen askotan
Gu mugikorrarekin
grabatzen korrikan

Komediazko bideoa
egin nuenean
Milioi bat jarraitzaile
izan bat-batean

Elkarrizketa egin
ume txikiari
Umea agertzen da
pantaulan kantari

Hirugarren bideoan
dantza egin nuen
Iruditu zitzaidan
oso ona nintzen

Tik-Token aurkitzen dut
bideo polita
Nire lagun bat dabil
parkean korrika

Beste kontu batean
sartu nintzenean
Bertan ikusi nuen
laguna etxean

Parkean egon gara
jolasten futbola
Ta nire taldekoak
sartu zuen gola

Ondoren joan ginen
korrika egitera
Nire lagun guztiak
joan ginen batera

Mugikorra hartuta
Tik-Token ikusi
Bideojokoak eta
komentario gutxi

Bigarren bideoa
da futbol partida
Hori ikusi dugu
pantaila begira

Saskibaloian gaude
partida jolasten
Eta zortzi eta sei
Baskonia irabazten

Eskubaloian gaude
entrenatzen asko
Gure entrenatzailea
pozik dagoelako