Gasteizen dago herri bat
abandonatuta
Itzal bat ikusita
nago beldurtuta
Lagunekin batera
lasaituta nago
Lagunari esan nion
ez itzal gehiago
Itzal gehiago zeuden
mamua aurkituta
Lagunekin batera
etxean sartuta
Nire lagunak zeuden
etxean hobeto
Nire amak esan zidan
berriro ez joateko
Pasatzen ari ginen
Ainhoa herrian
iruditu zitzaidan
mamu bat kalean
Ni ta nire lagunak
bai beldurtu ginen
Ikusi genuenean
mamua pasatzen
Nire bizikletekin
azkar hasi nintzen
Lagunak hasi ziren
guztioi jarraitzen
Mamua gure atzetik
korrika hasi zen
Iruditu zitzaidan
laguna erortzen
Ikusi nuenean
herri huts handia
Iruditu zitzaidan
zaborra herria
Aurkitu nuenean
Irlandako irla
Iruditu zitzaidan
altua nibela
Eraiki nuenean
supermerkatua
Janari batzuk galdu
eta ere dirua
Galdu dugun dirua
garrantzitsua da
Ozeaniara joan naiz
dirua aurkitzera
Basoan galdu gara
ez dakigu nola
Herri txiki batean
iluntzen zegoela
Kotxean geundenean
lagun guztiekin
Nire aita etorri zen
txakurtxo batekin
Hilerrira joan gara
kuadrila osoarekin
Mamu bat ikusi dut
pistola batekin
Hasi gara korrika
ez dakigu nora
Korrikan oso azkar
pasa da denbora