Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Armentia Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-17
  • Publikoa:

Tik-Tokerrak:

Tik-Token badaukagu
kanala berria
Eta eginda dugu
aurkikuntza erdia

Gure aurkikuntza da
Atlantis hiria
Egunkarian gaude
esaten egia

Gure kanalerako
daukagu bideoa
Jada begira dugu
unibertso osoa

Gu Tik-Tokerrak gara
bideoak igo
Umorezko bideoak
behin eta berriro

Gure bideoak dira
munduko onenak
Gure ondoan daude
ikusten dutenak

Gu oso pozik gaude
mila jarraitzaile
Eta gu oraindik gara
soilik lau ikasle

Tik-Tokera igo dugu
koreografia
Oso luzea dela
hori da egia

Gustukoa bai dela
gure abestia
Eta abesten dago
bai mundu guztia

Jendeari gustatzen
zaio gure dantza
Eta guk badaukagu
Shakiraren antza

Herri hutsa:

Gure herri artean
hare pila asko
Gamelu, dromedario
Egipto delako

Harea ta kaktusak
dauzkagu herrian
Kaktus gehiago hasiko
dira hemen agian

Piramideak dira
erregeen hilobi
Haien sarkofagoan
daude oso ongi

Gaztelua deskubritu
ta koroa jarri
Etxe guztiek dute
materiala harri

Euska Herrian bada
gure herri maitea
Orain hutsa badago
egon zen sutea

Gure herri maitean
ez badago ezer
Jendea etorri da
hona guri esker

Ameriketan dago
zibilizazioa
Maiak joan zirenetik
hau txarrera doa

Aurkikuntza:

Gaur basora joan gara
hezurrak bilatzen
Bat aurkitu dugula
kobazuloan sartzen

Kobazuloan sartzean
hasi hezurrak hartzen
Dinosaurio batenak
direla frogatzen

Klaseko taldekoak
joan gara ibiltzen
Museo baten bila
hezurrak ikusten

Museoa utzita
jendea etortzen
Guztiak ari dira
hezurra txalotzen