Martxoaren 8an
emakume martxa
Errusian hasi zen
andreen iraultza
gure aldarriz betez
kale eta plaza
bizirik mantentzen da
beraien arnasa
Gure planeta ez da
oso segurua
pertsona askok ez dute
ibiltzen burua
matxistekin beteta
daukagu mundua
hori aldatzea da
gure helburua
Gure inguruan zenbat
kontu ta iritzi
emakume ta gizon
parekide hezi
berdin dio zer egin
eta zer ikusi
desberdintasunekin
denok berdin bizi
Martxoaren 8an
daukagu aukera
denok irtengo gara
plazara topera
aurrera egiteko
ospatuz guk greba
beraz irten gaitezen
guztiok kalera